C/ Vitoria-Gasteiz 4 bajo
20008 Donostia - San Sebastián

Podologia klinikoa

Pododinamic-en, espezialistak gara podologia klinikoan, eta urte askotako esperientzia dugu kiropodia-tratamendu eta oinen afekzio dermiko mota orotan. Kasu bakoitza aztertzen dugu, tratamendu guztiz neurrikoak eskaintzeko eta bidezko jarraipena —betiere pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitua— egiteko.

Podologia klinikoa Donostian; juanikoteak, garatxoak, kailuak eta abar sendotuko dizkizugu.

Pododinamic-en, afekzio dermiko mota oro tratatzen dugu. Gure tratamenduei esker, gure pazienteen oinen osasuna eta, beraz, haien bizi-kalitatea hobetzen dugu. Juanikoteak zuzentzeko eta haien mina arintzeko tratamendu espezifikoak, arazo dermikoen (hala nola papilomen) tratamendua eta desagerraraztea eta abar.

Gure podologia klinikoko kontsultan, halaber, azazkalen osasunari lotutako patologia mota oro tratatzen dugu. Tratamenduen barruan, azazkal inkarnatuko arazoen, bakterioek eta onddoek eragindako infekzioen eta abarren tratamendu guztiz pertsonalizatuak sartzen dira. Zure kasua horietako bat bada, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan gure taldearekin.

Kiropodian espezialistak gara, eta arazoa behar bezala aztertzen dugu, soluziorik onena emateko eta zure oinen osasuna hobetzen laguntzeko. Halaber, tratamendu eta jarraipen pertsonalizatuak egiten ditugu beste hainbat patologiatan (hala nola oin diabetikoan) eta beste hainbat afekzio dermikotan (hala nola oin-zolako hiperkeratosian).

Pododinamic-en premiazko podologia-zerbitzua eskaintzen dizugu, behar duzunean zure beharrei erantzun ahal izateko. Neurrira egindako tratamenduak eskaintzeaz gain, bilakaeraren jarraipen zehatza ere egiten dugu. Larrialdietako podologo bat behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure telefonora deituz eta lagunduko dizugu.

Podologia klinikoan dugun jakintzari eta esperientziari esker, berme guztiekin egin diezaiokegu aurre oinekin zerikusia duen patologia mota orori.

Kirol-podologia